top of page
​
Hainbat herritako ikasleak elkartu ohi dira DBH1en Aralar ikastetxean. Ez oso urrutikoak elkarren artean, baina askotan hurbil ditugun lekuak ere ez ditugu ezagutzen. Horretara etorri da Alegialdeko ibilbideak izeneko ikas egoera partekatua. Gure herrietako leku, eraikin, pertsonaia, ospakizun… interesgarriak ezagutzeko My Maps ibilbideak osatu eta proposatu dituzte ikasleek, taldeka.
Bakoitzak bere herriko elementu bereizgarriren bat edo beste aukeratu eta deskribatu du, argazkiez lagunduta; eta, ondoren, taldeka, herrian elementu horiek ikusteko ibilbide bana diseinatu dute. Egindako lanaren berri Alegiako kultur etxean eman dute ikasleek ikaskideen aurrean.











bottom of page





