top of page
Logoa.jpg
Aralar errekaldetik.jpeg
Aralar aurrealdea.jpeg
Aralar futbol zerlaitik.jpeg
ezagutu_scholl_big.jpg
eusko jaularitza.png

​

Aste honetan EHUko Barandiaran proiektuari esker 1go DBHko ikasle guztiek 2 saio jaso dituzte: historiaurreari, arkeologiari, euskal mitologiari eta etnografiari buruzkoak.

 

Ikasleek harriduraz eta interes handiz ikusi eta ukitu dituzte ekarri dizkiguten laginak, suharriak, hezurrak eta era guztietako materialak. Aldi berean, etnografia zer den ulertu dute etxeetatik familiako datu zaharrak ekarriz. Eta bukatzeko Barandiarani buruzko bertso batzuk ere osatu eta abestu dituzte

Garai egokia izan da gaia lantzeko, izan ere DBHko lehenengo mailako EREMU SOZIOLINGUISTIKOAREN baitan Historiaurrea lantzen hasiko gara 2. ebaluazioan.

bottom of page