top of page

Ostiralean, DBH 1eko ikasleekin, natur arloarekin lotutako irteera bat egin genuen. Lehendabizi, Ibiur urtegia bisitatu, eta ondoren, Ikaztegietako edateko uraren araztegia ezagutzeko aukera izan genuen.

Eguraldi argiak lagunduta, egun ederra pasa genuen ingurunea bertatik bertara ezagutzen, uraren kudeaketa eta tratamendu-prozesuak ikasiz. Hemen dituzue bisitan zehar ateratako argazki batzuk.

bottom of page