

DBH3ko ikasleekin Tolosara joan gara trenez. Hamaiketakoa Alondigan egin ondoren Leidor antzokira joan gara egokitu zaigun eserlekuetara.
Miñan izeneko antzerkia ikusi dugu. Amets Arzallusen Miñan liburuan egokitutako antzezlana.
Bertan Ibrahima Balde ginearraren bizipenak kontatzen ditu. Izan ere, biek Irungo harrera-sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus laguntzen zebilela asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiten.
Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria eta antzezlana. Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Hala, bidaia horren kronika da.
-
Autoreak: Ibrahima Balde, Amets Arzallus
-
Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diavy, Eihara Fernandez de Larrea, Mikel Kaye


