top of page

Finlandiako Ikastetxeko bisita prentsan....

Ibaialde 2017

ZORIONAK IÑAKI!!!!

Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxeko Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloko bi ikasleek (Iñaki Gorostidik eta Aitor Zurdok ) parte hartu dute elektrizitateko espezialitatean, Euskadiko Lanbide Heziketako Olinpiadetan.

 Lehiaketa honek bi proba izan ditu:

1.- Etxebizitzazko eraikin bateko atariko eta eskailetako argiztapena, eskailerako automatikoa eta presentziazko detektagailua konbinatuta erabiliz.

2.- Garaje bateko ate automatikoaren instalazioa, barrerazko detektagiluak eta ibiltarte amaierakoak erabiliz.

 Bi proba hauek 2016ko azaroaren 28an, Usurbilko Lanbide Heziketako eskolan, egin zituzten aurreikusitako denboraren barruan, eta akatsik gabe.

 Olinpiada hauen emaitzak aurreko astean jakin dira eta bertan Iñaki Gorostidi saritua izan da Euskadiko 1. postuan geratu delako eta Aitor Zurdo ere saritua izan da, Euskadiko 3. postuan geratu delako.

 Irabazlea, Iñaki Gorostidik, Spainskills-etan, Espainiako Olinpiadetan (Madrilen) parte hartuko du 2016ko Martxoaren 3an.

Irteera TXURI-URDIN, Abendua / 2016

AGENDA 21 eta UDALETXEA

bottom of page