AGENDA 2030

 

Proiektua etapa berri batean sartzen da, iraunkortasunaren aldeko ideiak landu eta iraunkortasunari bultzada emateko helburuarekin. Lan eskema ere aldatzera doa,  hau guztia lotzeko.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda.

Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

 

 17+1  dira  helburu hauek:

AGENDA 21

 

Gaur egungo gizartean, nabarmena da alperrik galtzen den elikagaien kopurua. Inoizko daturik kezkagarrienetara iritsiak gaude dagoeneko, munduan ekoizten den elikagaien % 84a (2019ko datuak) ez baita aprobetxatzen.

 

Hona hemen horri buruzko albiste batzuk:

 

https://www.diariovasco.com/sociedad/elikagaien-zuzenean-zakarrontzira-20190806125131-nt.html

 

https://www.deia.eus/2019/03/11/opinion/tribuna-abierta/despilfarro-alimentario#Loleido

 

Aurten, Agenda 21 programan elikagai xahuketaren gaiari ekitea erabaki dugu. Zakarretara botatzen den janariaren %42a etxeetan botatzen da, beraz maila pertsonalean aurreratzeko asko dugula uste dugu. Erosketa behar bezala egin, iraungitze datak aztertu, janaria kontserbatzeko moduak ikasi… hein batean ohitura onak berreskuratzea izango da xedea. 

LURZORUA

Aurtengo ikasturtean ere  Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartuko dugu ikastetxetik. “Lurzorua” izango da jorratuko dugun gaia.

 

Izan ere gure lurzoruak arriskuan baitaude hainbat arrazoi direla medio. Hala nola, hirien hedapenagatik, deforestazioagatik, lurraren erabilera eutsiezinagatik, klima-aldaketagatik, etab.

 

Lurzoruen degradazioaren oraingo erritmoak mehatxupean jartzen  du etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko ahalmena.

Honek guztiak kezkatzen gaituelako aurtengo ikasturtean zehar gure jarduna lurzoruaren erabilera egokia sustatze aldera zuzendua egongo da.

 

 

Hurrengo bideo laburrak ikustea proposatzen dizuegu:

 

-"Better Save Soil" gazteleraz (3'52'')

-"Soil" ingelesez (1'25'')

-"devorando suelo" (29'34'')

KLIMA ALDAKETA

Klima aldaketa aurrez aurre ditugun ingurumen erronka premiazko eta konplexuenetako bat da, eta, beraz, bere biziko arreta eskatzen du gizarteko eragile ezberdinen aldetik.

Nazio mailako gobernu ezberdinek hainbat konpromiso hartu dituzte aldaketa honi aurre egiteko, bi alderdi nagusitan egituratuz: berotegi efektuko gas (BEG) emisioak murriztu edo arintzea, eta haien efektuetara egokitzea. Biak daude estuki lotuta eta osagarriak dira.

Hau guztia kontuan hartuz, eta gaiak duen garrantziaz jabetuz, 2017-18 ikasturtean Tolosaldea eskualdeko ikastetxeekin batera, Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Klima aldaketa” gaia landuko dugu ikastetxean.

Ikastetxean, etxean eta herrian Klima aldaketaren alorrean eztabaidatu eta lan egin beharra ikusten dugu eta horretara gonbidatzen zaituztegu.

https://www.youtube.com/watch?v=IpuSt_ST4_U

https://www.youtube.com/watch?v=R7twIaw-Oqg

https://www.youtube.com/watch?v=3wUzs-WDZus

URA

Azken kurtsoei jarraipena emanez aurtengoan ere, gure eskolak, Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen du. Ikasturte honetako gaia URA izango da.

 Ura egunero gurekin daukagun zerbait da, eta bizitzeko  beharrezkoa dugu, arnasa hartzea bezala. Hala ere, askotan ez gara jabetzen bere garrantziaz.

Aski dugu iturria irekitzea ur ugari izateko; ibaietan eta erreketan behera oparo ikusten dugu, eta itsasoaren hedadura zabala ere ezagun zaigu.

Lurraren gainazalean, ur kantitatea itzela da; baina ur gazia da gehiena, %3 da ur geza. Eta hemendik bakarrik %1 dago aintziretan, lurzoruan, atmosferan, ibaietan eta izaki bizidunetan.

Uraren kutsadura ere zaindu behar dugu bai gure inguruan bai mundu mailan eta horregatik bere kontsumoan aurreztu  behar dugu eta zenbait neurria hartu.

Gure ikastetxean, etxebizitzan eta herrian uraren alorrean eztabaidatu eta lan egin beharra ikusten dugu eta horretara gonbidatzen zaituztegu.

HERRI MAILAKO DIAGNOSTIKOA  2015-16 ikasturtea  GAIA: KONTSUMO JASANGARRIA