Golden 5
​
-
Helburu nagusiak ikaslegoaren barne motibazioa handitzea eta era berean ikasleen garapen pertsonala hobetzea litzateke.
​
-
Honen ondorioz ikaslea hobeto sentituko da bere buruarekin, interes handiagoa azalduko du eskolarekiko, eskola errendimendua hobetuko du eta gelako giroa hobea izango da.
​
Teoria psikologiko ezberdinetan oinarritzen den programa da. “Gauza positiboak ikusteko programa”.
Ezaugarrietako batzuk:
-
Ikaslegoaren gaineko espektatiba altuak izatea.
-
Ikaslego eta irakaslegoaren arteko harrreman giro ona eraikitzea.
-
Ikasleenganako interesa azaldu.
-
“Atribuzioen” garrantziaz ohartu eta batez ere positiboak egin. Norbaitetaz ondo edo gaizki hitz egiten badugu hori konfirmatzeko ahaleginak egingo ditugu. Honekin lotuta garrantzia ekintzetan jarriko dugu eta ez pertsonengan. “No alabar al alumnado sino alentarlo en las tareas que realiza”.
-
Ikasleei protagonismo positiboa eskaini. Ondo egiten dutena denen aurrean egiteko aukera izan dezaten.