top of page

Aste honetan EHUko Barandiaran proiektuari esker 1go DBHko ikasle guztiek 2 saio jaso ahal izan dituzte: historiaurreari, arkeologiari, euskal mitologiari eta etnografiari buruzkoak. Ikasleek harriduraz eta interes handiz ikusi eta ukitu dituzte ekarri dizkiguten laginak, suharriak, hezurrak eta era guztietako materialak. Aldi berean, etnografia zer den ulertu dute etxeetatik familiako datu zaharrak ekarriz. Eta bukatzeko Barandiarani buruzko bertso batzuk ere osatu eta abestu dituzteGarai egokia izan da gaia lantzeko, izan ere DBHko lehenengo mailako EREMU SOZIOLINGUISTIKOAREN baitan Historiaurrea lantzen ari gara 3. ebaluazioan hainbat ikasgaitan.

Joxe Migel izan zen

euskal ikerlari

hura beti egoten zen

naturari adi

milesker esan behar

diogu berari,

asko eman baitzion

euskal kulturari

Irakatsi diguzu

gure lurra zaintzen

eta gure ohiturak

luzaro mantentzen

Mari, basajaun eta

Tartalo ezagutzen

guk jarraituko dugu

euskara maitatzen!

Doinua: Orioko balearena
lturria: Barandiaran proiektua

Textura de árbol
bottom of page