top of page

NOR GARA?

ARALAR BHI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoa da. Duela 23 sortu zen eta hezkuntza eskaintza aldatzen joan da, legeriaren bilakaerarekin batera.
ALEGIAKO Larraitz auzoan kokatuta dago, herriko hezkuntza eskaintza publikoa bertan kontzentratzen delarik. Eraikuntza berean Lehen Hezkuntza irakasten da eta ondoan beste eraikin bat dago DBHn sortutako beharrei aurre egiteko. Hirugarren eraikin batean Haur Hezkuntza kokatzen da.
Gure eskaintza DBH (220 ikasle). Gure ikasleak Alegialdeko herri eta auzoetatik datoz: Abalzisketa, Aldaba, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta, Orendain, Ugarte eta Alegia bertatik.
Blog orri hau osatzen duen ataletan gure ikastetxearen informazioa izango duzu. Zuk nahi duzuna ez baduzu hemen aurkitzen ez zalantzarik izan eta guri deitu, edo guri idatzi korreo elektronikoa erabiliz. Gustura erantzungo dizugu.


ZER NOLAKO IKASLEAK HEZI NAHI DITUGUN:


* Zoriontsuak, alaiak, positiboak eta bere ekintzen erantzule arduratsuak.
* Norbere burua ezagutu, onartu eta maitatzen dutenak. Bere gaitasun eta mugen jakitun izanda ere, bere burua hobetzeko ahalegina egiten dutenak eta oztopoen aurrean aurrera egiten dakitenak.
* Sortzaileak autonomoak eta dinamikoak.
* Kritikoak eta bere ezadostasunak behar bezala adierazten dakitenak.
* Langileak eta lan ohitura egokiak dituztenak.
* Jakin mina dutenak (norbera bere gustuak eta interesak ezagutzen lagundu eta interes berriak sortu).
* Elkarrekin (taldean, gizartean...) bizi eta elkarlanean ongi moldatzen dakitenak.
* Pertsonak gauza guztien gainetik baloratu eta bazterketa soziala arbuiatzen dutenak.
* Kultura, ideia eta ezberdintasun oro errespetatzen dituztenak.
* Gure kultur ondarea ezagutu eta baloratuko dutenak, aniztasunetik aberastuz.
* Informazioa bildu, antolatu eta era kritikoan erabiltzen dakitenak.
* Etorkizunean aurkituko dituen eginbeharrei (lana, ikasketak...) aurre egiteko gai izango direnak.
* Eleanitzak.
* Ingurunea ezagutu eta zaintzen dakitenak.
* Osasuntsuak eta osasuna zaintzen dutenak

bottom of page