JANGELA
INSTITUTUKO JANGELAKO ARDURADUNA:
​
Andrea Sagardui - Txus Aranburu
Tfnoa: 943 89 91 35
​
-
Hasiera batean jangela, garraiatu eta bekadunei zerbitzua emateko sortu bazen ere, gaur egun DBHko ikasle guztiek dute jangelan gelditzeko aukera (Une honetan tokiz oso juxtu gabiltza eta ez dakigu aurrerantzean hau posible izango denik).
TXANDAK
​
-
Iraila, ekainan eta asteazken eta ostiral guztietan txanda bakarrean bazkalduko dugu, 14:30etatik 15:10ak arte. Garraiatuek bazkal ondoren dagokien transportera joango dira zuzenean. Astelehen, astearte eta ostegunetan berriz bi txandatan bazkalduko dugu, 1. txanda 12:40etatik aurrera eta 2. txanda 13:30etatik aurrera.
​
ANTOLAKUNTZA
​
-
Lehenengo platera jan ondoren, plater garbian banatuko zaie bigarrena. Bigarrena bukatzen dutenean, postrea banatuko zaie.
-
Bazkaria bukatutakoan, eta begiraleek baimena ematen dietenean, bere gauza guztiak jasoko dituzte, hau da, platera, tresneria, basoa, serbilleta, soberan utzitako ogia eta jan hondakinak. Bere mahai zatia ahalik eta txukunen utziz. Orduan eta dagokien unean zutituko dira eta lehendabizi basoa utziko dute (utzi, ez bota) ondoren plastikoa, gero jan hondakinak eta bukatzeko platera eta kubiertoak. Prozesu hau ahalik eta lasaien eta era ordenatuenean egin behar da.
-
Bazkaltzen ari diren bitartean, behar beharrezkoa ez bada, ez dira mahaitik zutituko. Ogia, ura edo beste edozein gauza behar izanez gero besoa altxa eta begiraleek zerbitzatuko diete. Ahal bada, komunera jangelan sartu aurretik joango dira.
-
Jangelan geratzen diren ikasle guztiek denetik jaten ahaleginduko dira eta dagokien zati edo anoa jaten saiatuko dira. Halakorik ezinezko den kasu berezietan, razio erdia jan beharko dute (1. platera, burruntzalikada bat...; 2. puska bat...; postrean, pieza erdia ...). Norbaitek elikagai zehatz bat jaterik izango ez balu, sendagilearen agiria ekarriko du janari hori ez jateko. Neurriari dagokionez jangelako arduraduna malgutasunez jokatzen saiatuko da.
-
Ikasleei hiruilabeteko menu orria banatuko zaie. Horrela posible ez denean, hilabetekoa izango dute hilabetea hasi baino lehenago. Menu orrietan bazkari bakoitzaren elikapen balioa azalduko da eta beti orekatuak izango dira. Menuak ondorengo loturatik lor diztakezue: Ausolan
-
Gogoratu, alde batetik eraikin osoan telefono mugikorren erabilera debekatuta dagoela eta bestetik jangelako mobiliarioa eta tresneria modu egokian zaindu eta erabili behar direla.
​
JOLASTOKIA
​
-
Bazkaldu bitartean edo ondoren (txandaren arabera) San Juan Ikastetxeko eta DBH Aralar Institutoko arduradunen artean erabakitako toki edo geletan ibiliko dira. Arratsaldeko saioak hasi bitartean begiraleen ardurapean jolastokian egongo dira. Eskolako jolastokiak honako hauek izango dira:
-
Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikina inguratzen duen jolastokia.
-
Frontoia.
​
OHAR GARRANTZITSUAK
​
Jangelako kuotak 2018-2019
-
GARRAITUAK (astean 3 egun gutxienez) : 3.30€
-
BESTEAK : ( HH eta LH astean lau egun gutxienez / DBH astean 3 egun gutxienez) : 4.60€
-
Ez ohikoak ( Noizbehinka gelditzen direnak): 5.20€
​
KUOTA BATEN ITZULTZE PARTZIALA.
Honako kasuetan, bakarrik, itzuliko da kuotaren erdia:
1.- Eskolak antolatutako jardueren ondorioz: egun osoko bidaia, egun batzuetarako irteera.
2.- Aldez aurretik abisatutako astebeteko edo gehiagoko huts egiteetan.
Ez da kuotarik kobratuko jantokia ixten denean, adibidez, jantokiko Eusko Jaurlaritzaren langileek greba egiten dutenean.
​