top of page
inika_logo_login.png

eINIKA  Gida

ADN Maketak 4 DBH

Biologia eta Geologiako 4.mailako ikasleek, ADN molekularen maketak egiten aritu dira egun hauetan. Langile eta gustora ibili dira proiektuan.

1708694071753.jpg

D´ELIKATUZ MUSEOA

ETA ORDIZIAKO AZOKA


Azteazkenean, otsailaren 7an, 3 DBH gelako ikasleak Ordiziara joan ginen. Bertan D´elikatuz museoan jardura didaktiko batzuk burutu genituen elikadura osasuntsu, azokaren funtzio sozial eta eta baserritarrek eskaintzen dizkiguten bertako eta garaiko elikagaien inguruan. Hiru ordu hauetan benetan lan bikaina egin zuten denek, parte hartzen, interesa adierazten…eta azokan erositakoa dastatzen!

BISITA
DBH 1eko ikasleek, Ikaztegietako edateko uren araztegira bisita gidatua egin dute. Bisita interesgarria izan da,  ikasleek parte hartu dute eta ondo pasa dugu!.

IMG-20240207-WA0011.jpg

KULTUR ETXEAN, panpinak egiten!

Ostegunean, Filosofia 2 gelako ikasleak helduekin elkartu ziren kultur etxean gabonetako panpinak egiteko. Orduerdi batean lan bikaina egin zuten denek eta egindako panpinak Alegiako komertzio txikietako eskaparateetan jarriko dira gabonetan.

IMG_3045.jpg

M8 Emakumeen nazioarteko eguna

Aurreko ostiralean, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean. Alegiako Herri Eskolako ikasleekin batera mosaiko erraldoia antolatu genuen eskolako patioan, M8 irudikatuz. Irudi ederra osatu genuen denen artean!

m8 web orria.jpg

1.DBH ko Ikasleek prestatu duten:

 

"ALEGIALDEKO GIDA"
 

Proiektu ikusgarria egin dute 1go DBHko ikasleek. Hainbat herritatik etorritakoak izanik, elkarren herriak eta eskualdea hobeto ezagutzeko ekimena izan da, ikasgai artekoa. Abenduko azken astean hainbat saiotan aritu dira lanean,  herrika talde txikitan antolatuta, eta ohiko ikasgaien antolaketa hautsita. 

 

Ikasgai eta irakasle askoren inplikazioa eskatu du proiektuak: Geografia eta Historia, Euskara, Gaztelania, Ingelesa,  Natur Zientziak, Matematika, Plastika Teknologia eta Balio Etikoak. Eta emaitza gisa hiru produkzio garrantzitsu burutu dituzte: Ikastetxeko eskaileretan mural handi bat, abenduaren 22an herriko Kultur Etxean 1go malakoen artean lan guztien aurkezpena egitea eta WEB ORRI honetan ikus dezakezuen Site-a QRan.

 

Talde lanean deskribapen testuak eta itzulpenak eginez aritu dira, irudiak eta marrazkiak txertatuz, ibilbideak diseinatuz, eraikinen egiturak eta materialak identifikatuz… orohar, ikasturtean zehar ikasitako hainbat eduki eta jakintza aplikatuz.

 

Lan txukuna eta ikusgarria DBHko gure gaztetxoek eskaini digutena!!! Bejon deizuela!

​

 

​

Kultur Etxeko aurkezpena 1.jpg
Kultur Etxeko aurkezpena 2.jpg
Alegialdeko gida web orrian.PNG
bottom of page