top of page

IKT

Ikastetxeak, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Hezkuntza Sailak sortu zuen Sare_Hezkuntza proiektuan parte hartzea erabaki zuen. Proiektuaren helburua aldaketa metodologikorako, IKT-en erabileraren garapena sustatzea da.

IKASLEEKIN:

DBH mailako zenbait arloetan gailu, material eta eduki digitalak landu zituzten . Besteak beste animazioak, denbora lerro digitalak, infografiak, bannerrak, poster digitalak, aurkezpenak, avatarrak edo markatzaileak sortu zituzten.

IRAKASLEEKIN:

2 helburu nagusi landu ziren: orain arteko ezagutza, baliabide eta materialak elkarbanatzea eta topaketa eta jardunaldi desberdinetan parte hartuz gailu, material eta metodologia berrietan formazioa jasotzea. Besteak beste Euskarabildua, Aukera topaketa, Ikanos, Google Apps topaketa, Eskola digitalaren topaketa, … saioetan parte hartu genuen eta Flipped Classroom ikastaroa antolatu dugu Aralarko irakasleez gain Sare_Hezkuntzako ikastetxeetako proiektukideentzat.

bottom of page