
Apirilak 3:
Ze poza! Gaur ikasleek lo ongi egin dute eta guk ere!!!Eguraldi kaxkarra gaurkoan, euria eta haizea desatsegina baina ekintzak barnetegiko eraikinean egin dira. Astean zehar landutako proiektuaren aurkezpenak egin dira antzokian. Taldeak: Australia, Irlanda, USA eta Inglaterra. Ederra ikuskizuna. Argazkiak ez dira kalitate oso onekoak baina hortxe dituzue. Bihar bertan bazkaldu eta 14:00etan autobusa etorriko zaigu bila. Alegira 15:15 - 15:30 aldera iritsiko garela aurreikusten dugu. Ongietorria egitera etorri eh!
Apirilak 2:
Egun on!
Gaur oinezko irteera egin dugu: Iruña Veleia - Erromatar oppiduma ezagutzera.
Ez digu euririk egin eta ibiltzeko goiz ederra. Arratsaldean lan pixkat egin dugu bihar baitira aste honetan egindako lanen aurkezpenak, ea lan txukuna ateratzen den!
Gauean pelikula ikusi dugu: Blue Beetle.
Apirilak 1:
Gaurko eguraldi aparta!
Gosaldu, ingeleseko saioak izan, bazkaldu, denbora librea batez ere futbolean ibili batzuk eta ondoren argazkietan ikus daitekeen bezala, “moda jaialdia”.
Ea gaur hobeto lo egiten den!
Martxoak 31:
Gogoz iritsi gara La Mennais barnetegira. Bertako monitoreak aurkeztu zaizkigu eta eraikinean zehar bisita egin dugu. Ze handia! Galtzeko modukoa. Urte batzuk baditu bai!
Bazkaldu, kirola egin eta argazkiak ikusten duzuen bezala “Olympic Games” ekintza burutu dugu.
Eguna ondo joan da. Ea gaua zer moduz!
